Dagoeneko inork ez du zalantzan jartzen energiak gure egunerokotasunean duen garrantzia. LeitzEKO Kontsumo Taldean  arlo hori ere lantzen ari gara, kontsumo arduratsuak duen garrantziaz jabetu gaitezen.

Oinarrizko baliabide bat izanik, kontsumo energetikoa murriztea eta kontsumitzen dena jatorri berriztagarrikoa izatea da gure heldurua epe motzean, eta epe luzean berriz, energia hori kontsumitzen den puntutik ahalik eta hurbilen ekoiztea.

hor_energia-burujabetza.jpg

Gaur egungo eredu energetikoa jasangaitza denez, has gaitezen gure txikitasunetik gauzak aldatzen eta Burujabetza Energetikoa ekarriko digun bidea jorratzen.