Gure ekoizleen eta bereziki gure baserritarren jakinduria eta ezagutza zabaltzeko erakusleihoa izan nahi du udazkeneko azokak. Bertako produktuari merezi duen lekua eskeintzea, baserritarrak protagonista bihurtzea eta horrela lehen sektorea duintzea da asmoa. Azokaren helburu nagusia da  modu tradizional eta osasuntsuan landutako produktuak salgai jarriz herritarren inplikazioa eragitea, bere berezitasun handiena izanik den-denak bertako edo hurbileko produktuak izaten direla.

hor_azoka-leitza.jpg

Salerosketa harremanak urte guztian egin ahal izateko postu bakoitza identifikatuta egon izaten da izen-abizenekin, baserrien izenarekin eta telefono zenbakiarekin. Esan behar da LeitzEKO Kontsumo Taldearen proiektu honek Udal babesa duela.

https://www.youtube.com/watch?v=nwwEDGLH180